Ez dira ezpropiatzaileak, LAPURRAK DIRA !!!




Gora herria altxatuta!!!
Ekintza zuzena da bidea!!!

Animo Ordizia, etorkizuna herriaren eskuetan dago.
Gaur ereiten duguna biharko fruitua izango da.
Zerbait egitea asko da, eta horrek beti eragina izango du.
Goazen denok zerbait egitera makina ikaragarri hauek gelditzeko!!
Denok Ordizira!!!

Hasta la victoria

Zorionak Aramaio!!

Hoy he recibido un email explicando las últimas visicitudes de este pueblo, donde la movilización pacífica del pueblo recoge frutos. Pensar que nada se puede hacer es abandonar antes de intertarlo. Pensar que nada se puede hacer es argumentar la propia pasividad (ensillonada, internetada y televisada). Hay va la cronica:

HERRI PROTESTAK AHTren DESJABETZAK ETEN DITU ARAMAION


Gaur goizean Aramaion Espainiako Sustapen ordezkariek AHTren aurkako aldarria ozenki entzun behar izan dute. Goizeko 10etarako hitzordua jarrita zuten Aramaioko udaletxean “Euskal Y”-aren nahitaezko desjabetzak eta lurrak okupatu aurretiko akten altxamendua egiteko. AHT gelditu! Elkarlanak gogoz salatu ditu nahitaezko desjabetze hauek eta mobilizazioak egin dira atzo eta gaur gobernu espainolak AHTren inposaketan eman nahi izan duen urrats berri hau herri protestaren bidez arbuiatzeko.

Goizean goizetik Aramaioko plaza eta udaletxea jendez beterik zeuden AHTren aurkako kartelak esku artean hartuta, txistuak ahotan eta udaletxeko balkoi nagusian nahitaezko desjabetzak salatzen zituen pankarta erraldoi bat eskegita. Hamarretan ministerioko ordezkariak Ertzaintzak eta aurpegia erdi estalia zeukan gizon batek eskoltatuta plazan sartu dira, bertan bildutako 150 lagunen algara, txistukada eta kontrako oihuen artean. Tentsioak biziki gora egin du udaletxeko atariraino iritzi eta sartzen saiatu direnean. Udaletxe barruan zeuden manifestariek gisa-emakume harresia eginez sarrera galarazi diete gobernuko ordezkariei. Ertzainek porrazoka eraso egin diete jendeari baina herri protestaren indarraren aurrean atzera egin dute ministerioko ordezkariek. Akten altxamendua eten da geratu ondoren manifestariok ministerioko emisarioak herriko azken etxeraino manifestazioa eginez segitu ditugu, Ertzaintzarekin tentsio gune larriak pasatuz.

Atzo arratsaldetik AHTren aurkako protestak abian ziren Aramaion. Arratsaldeko 8etan 300 pertsona bildu zituen manifestazioa eta batzarra egin ziren. Segidan 30bat lagunek protesta giza gaua udaletxeko arkupetan eman dute.

AHT gelditu! Elkarlanak oso era baikorrean ikusi du gaur Aramaion emandako herri erantzuna, duela aste pare bat Eskoriatzan jaso bezala, mobilizazioen bidez AHTren inposaketari aurre egin diezaiokegula argi erakutsi duelako. Desjabetze prozedurari eragindako atzerapenaz gain, areagotzen ari den oposizioaren agerpen indartsu bat izan da, herri garaipen polit bat alegia. AHTren inposaketa herri borondatearen aurka doala berriro ere argi geratu da.

Bukatzeko, AHT gelditu elkarlanak proiektua geldiarazteko eskura dituen mobilizazio eta informazio arloko bide guztiak erabiltzen segituko du. Honi dagokionean, gogora ekarri nahi dugu GELDITOUR AHTren aurkako ekimen ibiltaria abian dela eta herriz herri antolatu diren era guztietako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu.

MAFALDA 2


IRUDIAN KLIK EGIN HOBETO IKUSTEKO

Subverso

Itxura aldaketa

Beste itxurarekin nekatuta negoen.
Aldaketa ez bozue gustoko, ayakuidaus.

MAFALDA

Duela gutxi Quino maitagarria irakurtzen ari nintzen. Ta moldaketa batzuk egitea iruditu zitzaidan. Gaur ez ditut denak publikatuko. Bestela... Ia gustoko duzuen...

Egin klik handian ikusteko:


Munduko AHTren aurkako borrokak


IndymediaEH Desde la Asamblea contra el TAV de Bilbao hemos organizado unos encuentros (charlas/debates) con compañeros de diferentes realidades, que como en Euskal Herria se enfrentan a la amenaza de la alta velocidad en cuanto paradigma del capitalismo desarrollista más salvaje. Es una oportunidad más para intercambiar experiencias de lucha con compañeros que, como nosotros, no están dispuestos a aceptar sin levantar la cabeza la llegada del TAV y del mundo que lo hace posible y lo exige.
Se trata de un encuentro entre luchas muy diferentes entre ellas: el Valle de Susa, donde el TAV de momento se ha paralizado; el Trentino-Alto Adige en el norte de Italia, y Galicia, donde la oposición mueve sus primeros pasos; y Catalunya, donde el AVE ha llegado hace tan sólo unas semanas. Por otro lado, son situaciones de lucha muy similares, que tratan de oponerse al mismo diseño destructor e insostenible impulsado desde los grupos de dominación.
Para cospirar contra todo eso, nos reuniremos:
- en szio Itsaso, el viernes 21 marzo a las 7 de la tarde en la Kultur Etxea;
- en Santurtzi, el sabado 22 marzo a las 10 de la mañana en el gaztetxe La Kelo;
- en Gasteiz, el lunes 24 de marzo a las 7 en el Gaztetxe;
- en Durango, el martes 25 de marzo a las 7 en el Plateruena.
Anima zaitez eta borrokatu!